Politika

Udalaren aurrekontu proposamena aurkezten dabiltza Ean egunotan

2011/10/11
Nork

Eako Udala, udal aurrekontuen poposamena aurkezten dabil herritarren artean. Iragan domekan, Bedaroan lehenengo aurkezpena egin ostean, bihar eta etzi egingo dituzte hurrengo bi batzarrak. Etzi, Natxituko Bolatokian jarri dute hitzordua, eta barikuan, udaletxeko bilera gelan. Bi batzarrak 19:00etan hasiko dira, eta udal gobernuko zenbait kidek parte hartuko dute, tartean herriko alkateak. Udaletik azaldu dutenez, helburuak [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Berreskuratu du EAJk Gautegiz Arteagako alkatetza

2011/06/11
Nork
Berreskuratu du EAJk Gautegiz Arteagako alkatetza

Lau urtean Gautegiz Arteagako alkatetza EAE-ANVren esku egon ondoren, barriro hartu du EAJk herriko aginte makila. Hala, Miren Lourdes Bilbaoren eskuetatik hartu du Jose Felix Naberanek makila. Berba hartuta, Gautegiz Arteagako alkate izatea “ohore bat” izan dela esan du Bilbaok. Naberanek, bere aldetik, hitzaldi labur baten ostean bertsotan amaitu du ekitaldia. 82 botoren aldea izan [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Herriak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Koldo Olagibelek (Bildu) hartu du Elantxobeko aginte makila

2011/06/11
Nork
Koldo Olagibelek (Bildu) hartu du Elantxobeko aginte makila

Eguerdian egin dute kargu hartze ekitaldia Elantxoben. Adineko mahaia eratu aurretik, Udalaren ko ntuen barri emon du idazkariak. Amaia Eiguren jarduneko alkateak zehaztasun batzuk egin ondoren, karguak hartu dituzte hautetsiek, Espainiako Konstituzioa “legeak aginduta zin” eginda. EAJko hiru zinegotziek bere zerrendaburuaren aldeko botoa emon dute, eta gauza bera egin dute Bilduko lau hautetsiek beren alkategaiarekin. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Elantxobe, Herriak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Hautetsi guztien aldeko botoekin izendatu dute Lorena Zubizarreta alkate

2011/06/11
Nork
Hautetsi guztien aldeko botoekin izendatu dute Lorena Zubizarreta alkate

Goizean goiz egin dute Nabarnizen kargu hartze ekitaldia. 10:00etan zuten hitzordua, eta ordu hori pixka bat gaindituta eratu dute adineko mahaia. Behin hori eginda, bozketari ekin diote, hautetsi guztiek –EAJkoak barne– emonaz Lorena Zubizarretaren aldeko botoa. Hartara, dagoeneko Bilduko kidea da Nabarnizko alkate. Aginte makilaren faltan, udaletxeko giltzak emon dizkio Lourdes Aboitizek Zubizarretari. 103 boto [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Herriak, Nabarniz, Politika | Ez dago iruzkinik »

Kosten Legeak giza eskubideak urratzen dituela salatu du Jon Iturribarriak Europan

2011/05/25
Nork

«Espainiak gure jabegoak konfiskatu egin ditu, giza eskubideak urratuz». Hala mintzatu zen Jon Iturribarria Europako parlamentarien aurrean, atzo. «Espainiar Estatuak Giza Eskubideak eta Etxebizitza eskubidea urratzen ditu Kosten Legeagaz». Horregatik, Espainiak Kosten Legea alda dezala eskatu zuen Iturribarriak, lege horrek kaltetutako beste hainbat jaberekin batera. Hainbat lagunen kasuak entzun zituzten lehengoan, Europan, eta Espainian gertatzen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Alkatearen dieten auzian Udalak jarritako helegitearen aurkako epaia emon du Auzitegiak

2011/04/04
Nork

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak ez ditu onartu dieten auziari Ereñoko Udalak jarritako apelazio-helegitean emondako arrazoiak. Komunikabide bat auzitara eroan zuen Udalak Juan JoseArribalzaga alkateak osoko bilkura bakoitzeko dieta legez 944,09 euro jasotzen zituela kaleratu zuelako. Lehenengo epaiak komunikabidearien alde egin zuen, eta apelazio-helegitea aurkeztu zuen orduan Ereñoko Udalak. Baina helegite hori aztertu eta barriro komunikabidearen aldeko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ereño, Nabarmenak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 28 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 28 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 28 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 28 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]


Azken Eztabaidak