Kultura

Santimamiñe haitzuloaren kudeaketa sarituko dute gaur

2011/10/03
Nork

BizkaiKOA Bizkaiko Foru Aldundiaren museoen erakunde kudeatzaileak diploma bat jasoko du gaur, turismoaren kalitatearekin duen konpromisoarengatik eta Santimamiñe haitzuloaren kudeaketan eginiko praktika onengatik. Pilar Zorrilla Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen eskutik jasoko du diploma Asier Madarieta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari eta BizkaiKOA erakundeko kudeatzaileak. Balenciaga Museoan egingo den gala batean hartuko du diploma BizkaiKOAk, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Herriak, Kortezubi, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Elantxobeko Udalak mugatu egingo du ontzien sarbidea Madalen egunean

2011/07/11
Nork

Madalen egun ate joka dagoela eta, ohiko bilera egin zuten Bermeoko, Mundakako, Elantxobeko, Ibarrangeluko udalek, Gurutze Gorriak, Ertzaintzak, Portu Zuzendaritzak, Larrialdi Zerbitzuak, Babes Zibilak eta Itsas Kapitaintzak, segurtasun neurriak ezartze aldera. Elantxoben batutakoek datozen urteetara begira segurtasun araudi espezifiko bat egitearen alde egin zuten, aurtengorako be zenbait neurri ezarriz. Hala, besteak beste, portura sarbidea izango [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Elantxobe, Gizartea, Herriak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gautegiz Arteagako Hits musika taldea Banden Lehiako finalean dago

2010/12/01
Nork

Gautegiz Arteagako Hits musika taldea, Banden Lehia txapelketako finalean dago. Arteagatarrak, epaimahaiak aukeratuta iritsi dira finalera eta bihar lehenengo saria etxera eramateko ahalegina egingo dute Bilboko Kafe Antzokiko taula gainean, 21:30tik aurrera. Hits taldeaz gain, finalean beste hiru talde izango dira eta bakoitzak 20 minutu izango ditu bere zuzenekoa aurkezteko. Asier Aldekogarai Hits taldeko bateriajoleak azaldu bezala, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »

Sixtoren euskal kapera ezagutarazi guran

2010/11/30
Nork
Sixtoren euskal kapera ezagutarazi guran

Ibarrangeluko San Andres eliza Bizkaiko Ondare Historiko izendatu zuten 2006. urtean. Elizaren berezitasuna eraikinaren egurrezko ganga landua da, Euskal Herrian material horrekin egindako ganga bakarrenetarikoa dena. Antzina, Euskal Herriko itsasgizonek merkatal harremanak zituzten Herbereekin eta, harrizko ganga egitea garestiegia zenez eta Herbereetan ohikoak zirela eta, egurrezko ganga egitea pentsatu zuten. Gianluigi Colalucci Vatikanoko Sixtoren kapera [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Herriak, Ibarrangelu, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Ormaiztegira irteera egingo dute Hirugarren Adinekoen Elkartekoek

2010/11/05
Nork

Ibarrangeluko Hirugarren Adinekoen Elkartekoek irteera kulturala egingo dute azaroaren 24an. Ormaiztegira (Gipuzkoa) joango dira eta joateko interesa duten guztiek  elkarteak BBKn duen kontu korrontean 25 euro sartu beharko dituzte, azaroaren 17a baino lehen. Azaroaren 24an 08:30ean batuko dira, Eleizaldeko aparkalekuan, handik ekiteko bidaiari. 10:30ak aldera Ormaiztegira iritsiko dira eta bertan hamaiketakoa egingo dute. Ostean, 11:30ean, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ibarrangelu, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Ordutegi zabalagoa izango du kultur etxeak

2010/11/05
Nork

Herriko Kultur Etxeak ordutegi eta egutegi berria izango du aurrerantzean. Hala, erantzuna eman gura diote negu partean asteburuetan ere irekita izateko eskaerari. Beraz, 2011ko Aste Santura arte zapatu arratsaldeetan ere zabalduko dute kultur etxeak. Astelehenetik ostiralera: 16:30etatik 20:30etara Larunbatetan: 17:00etatik 22:00etara

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 26 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 27 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 27 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 27 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]


Azken Eztabaidak