Kirola

46 korrikalari II.Herri-Krossean

2012/02/01
Nork
46 korrikalari II.Herri-Krossean

Montorre eskolako guraso elkarteak antolatuta, II. Herri Krossa egin zuten domekan, Gautegiz Arteagan. 46 parte hartzaile izan dira aurten, lehenengo herri krossean baino gehiago, eta antolatzaileak pozik agertu dira.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Zapatuan mendi irteera egingo dute Kortezubitarrek

2011/10/11
Nork

Kortezubiko Gure Arbasoen Herria Kultur Taldeak mendi irteera antolatu du. Jakinarazi dutenez, Aizkorrira (Gipuzkoa) joango dira zapatuan, eta izena emoteko epea zabalik dago barikura arte. Izena emoteko, Kortezubiko udaletxera, edo 619.799.256 telefono zenbakira deitu behar dute interesatuek. Autobusa 08:00etan urtengo da Kortezubiko udaletxe ondoko aparkalekutik. Mendizaleak Arantzazuraino (Gipuzkoa) joango dira autobusez, eta ostean, Urbiara igoko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, Kortezubi | Ez dago iruzkinik »

Txomin Aranak Euskadiko txapeldun izateko aukera oso ona du

2011/09/15
Nork

Motokros zaleek aukera paregabea izango dute domekan. Izan be, motokros lasterketak lehiatuko dira Ereñoko Gabika auzoan, Gernika Off Road taldeak antolatuta. Domekakoa Euskadiko Txapelketako azkenengo proba puntuagarria izango da, eta ezustekorik gertatzen ez bada, MX-Elite mailako txapela eskualdean geratuko da. Txomin Arana ereñotarrak 169 puntu eskuratu ditu dagoeneko, eta 35 puntura dauka bigarren sailkatua. Ereñoko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Herriak, Kirola, Nabarniz | Ez dago iruzkinik »

Traineru barria bedeinkatu dute Elantxobekoek

2011/07/04
Nork
Traineru barria bedeinkatu dute Elantxobekoek

Liga hasita egon arren, Elantxobeko arraun taldeak iragan zapatuan aurkeztu zuen denboraldi barriko trainerua. Aurkezpena Elantxobeko portuan egin zuten herritarren begiradapean. Lehenengo, Patxi Egurrola taldeko presidenteak egin zuen berba eta ostean, herriko abadeak trainerua bedeinkatu zuen. Amaitzeko, Elantxobeko Arraun Elkarteko bi umek aurreskua dantzatu zuten, eta denboraldi barriko argazkia atera zuten taldekide guztiek.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Elantxobe, Herriak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Elantxobeko arraun taldeak garaipenaren olatuan jarraitu gura du asteburuan

2011/06/23
Nork

Elantxobeko arraun taldeak garaipenaren olatuan jarraitu gura du asteburuan. Zapatuan, Sestaoko estropada lehiatuko dute, eta domekan, barriz, etxeko estropada lehiatuko dute zaleen babesean. Bi estropadak 12:00etan hasiko dira eta Elantxobeko arraunlariekin batera, Mundakako arraunlariak be, irteera lerroan izango dira. Patxi Egurrola Busturialdeako presidenteak azaldu duenez, «arraunlariak gogotsu daude eta aurreko postuetan ibiltzea espero dugu». Dioenez, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Elantxobe, Herriak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Trainerilla estropadak izango dira Elantxoben, asteburu honetan

2011/05/12
Nork

Aurtengo trainerilla denboraldiko bosgarren eta seigarren estropadak jokatuko dira asteburuan, Elantxoben. Beste askoren artean, eskualdeko arraunlariak izango dira bertan. Estropada horiekin agurtuko dute trainerilla denboraldia arraunlariek. Hainbat urtetan galduta egon den ohitura berreskuratzea lortu zuten iaz Elantxobekoek; izan be,  trainerilla estropadak jokatu ziren iaz, hainbat urteren ondoren. Ohitura hori mantenduz, aurten be trainerilla estropadez gozatzeko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Elantxobe, Kirola | Ez dago iruzkinik »

XIV. San Isidro Sari Nagusia jokatuko dute etzi, Natxituan

2011/05/12
Nork

XIV.San Isidro txirrindularitza Sari Nagusia jokatuko dute etzi, Eako Natxitua auzoan parte-hartzaileek. Guztira, 118 kilometro ingurutan aritu beharko dira txirrindu gainean. Natxituan hasi eta bukatuko dute lasterketa. Gernikesa Txirrindulari Elkateak antolatu du urtero legez, aipatu proba. Etzi, beraz, 16:00etan emango diote hasiera lasterketari. Natxituan hasiko dute txirrindulariek lasterketa eta helmuga be bertan izango da. Lasterketako [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ea, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Ariane Isasi gernikarra hirugarrena izan da Eako zaldi lasterketan

2010/12/08
Nork
Ariane Isasi gernikarra hirugarrena izan da Eako zaldi lasterketan

Ariane Isasi gernikarra, hirugarrena izan da Eako Kontzezino Zaldi Lasterketan . Isasik, Asabai zaldiarekin lehiatu du proba eta podiumean sartzea lortu du. Azken urteetan bezala, aurten be, lasterketak antolatu ditu Udalak eta Eako hondartzan zaldiak izan dira protagonista gaur goizean. Antolatzaileek, hiru kanporaketa egin dituzte bildutako hamabi parte-hartzaileekin eta kanporaketa bakoitzeko lehenengo bi sailkatuak finalera pasatu dira. Isasi, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ea, Gizartea, Herriak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Hamargarren urteurrena ospatuko ditu bihar Ereñon Gernika Off-Roadek

2010/11/26
Nork

Gernika Off-Road elkarteak hamar urte daramatza motokrosaren munduan lan egiten. Urteurren borobil hori ospatu gura izan dute elkarteko kideek eta, hain zuzen, bihar jarri dute hitzordua, Ereñon, Arita Berri jatetxearen inguruetan. Motokrosa gustuko dutenek aukera paregabea izango dute, beraz, biharkoan, izango da-eta kirol horretaz gozatzeko aukera. Goizean goiz hasiko dira ospakizuneko ekitaldiak, 08:30ean jarri baitute [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ereño, Herriak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Domekan, Gizon proben Euskadiko eta Bizkaiko txapelketak lehiatuko dituzte Nabarnizen

2010/11/25
Nork

Domeka honetan, herri kirol zaleek aukera paregabea izango dute Nabarnizen. Hain zuzen, gizon proben Euskadiko eta Bizkaiko txapelketak lehiatuko dituzte sei gizonek herriko probalekuan. Bertan, Mikel Alzola gernikarra eta Karlos Hormaetxea busturiarra  izango dira txapelengatik borrokatzen. Txapelketa, 12:30ean hasiko da eta lehenengo txanda horretan Hormaetxea busturiarra izango da harriari tiraka. 17:00etan, aldiz, bigarren txanda hasiko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Herriak, Kirola, Nabarniz | Ez dago iruzkinik »

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 24 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 24 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 24 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 25 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]


Azken Eztabaidak