Nabarniz

Txomin Aranak Euskadiko txapeldun izateko aukera oso ona du

2011/09/15
Nork

Motokros zaleek aukera paregabea izango dute domekan. Izan be, motokros lasterketak lehiatuko dira Ereñoko Gabika auzoan, Gernika Off Road taldeak antolatuta. Domekakoa Euskadiko Txapelketako azkenengo proba puntuagarria izango da, eta ezustekorik gertatzen ez bada, MX-Elite mailako txapela eskualdean geratuko da. Txomin Arana ereñotarrak 169 puntu eskuratu ditu dagoeneko, eta 35 puntura dauka bigarren sailkatua. Ereñoko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Herriak, Kirola, Nabarniz | Ez dago iruzkinik »

Hautetsi guztien aldeko botoekin izendatu dute Lorena Zubizarreta alkate

2011/06/11
Nork
Hautetsi guztien aldeko botoekin izendatu dute Lorena Zubizarreta alkate

Goizean goiz egin dute Nabarnizen kargu hartze ekitaldia. 10:00etan zuten hitzordua, eta ordu hori pixka bat gaindituta eratu dute adineko mahaia. Behin hori eginda, bozketari ekin diote, hautetsi guztiek –EAJkoak barne– emonaz Lorena Zubizarretaren aldeko botoa. Hartara, dagoeneko Bilduko kidea da Nabarnizko alkate. Aginte makilaren faltan, udaletxeko giltzak emon dizkio Lourdes Aboitizek Zubizarretari. 103 boto [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Herriak, Nabarniz, Politika | Ez dago iruzkinik »

Ikastaroan izena emateko azken eguna barikua izango da

2011/03/15
Nork

Nabarnizko Udalak herritarrentzako ikastaroa antolatu du. Ikastaroan parte-hartzen dutenek, eguneroko objektuak apainduko dituzte lore sikuekin. Izena emoteko azkenengo eguna, barikua izango da. Interesatuek udaletxera gerturatu behar dute edo 94-625 50 77 telefono zenbakira deitu behar dute. Ikastaroa hamabi ordukoa izango da eta Gizarte Lokalean emongo dituzte klaseak. Hilaren 25ean hasiko da ikastaroa.

Irakurri gehiago

Bidalita Herriak, Nabarniz | Ez dago iruzkinik »

Domekan, Gizon proben Euskadiko eta Bizkaiko txapelketak lehiatuko dituzte Nabarnizen

2010/11/25
Nork

Domeka honetan, herri kirol zaleek aukera paregabea izango dute Nabarnizen. Hain zuzen, gizon proben Euskadiko eta Bizkaiko txapelketak lehiatuko dituzte sei gizonek herriko probalekuan. Bertan, Mikel Alzola gernikarra eta Karlos Hormaetxea busturiarra  izango dira txapelengatik borrokatzen. Txapelketa, 12:30ean hasiko da eta lehenengo txanda horretan Hormaetxea busturiarra izango da harriari tiraka. 17:00etan, aldiz, bigarren txanda hasiko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Herriak, Kirola, Nabarniz | Ez dago iruzkinik »

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Atez ateko sistema abiatuko du Bilduk gehiengo osoa duen zortzi herrietan gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaBilduk gehiengo osoa duen Goierriko zortzi herrietan atez ateko sistema abian jartzeko asmoa du, datorren urte hasieratik aurrera. Hain zuzen ere, Ataunen, Lazkaon, Legazpin, Legorretan, Ordizian, Ormaiztegin, Seguran eta Zaldibian. Goierrikoez gain, Gipuzkoako beste 27 udalerritan ere gauza bera egingo du koalizio abertzaleak. Gaurtik aurrera hasiko da eskaera udal-batzarretara eramaten. Legorreta izango da zaborrak kudeatzeko [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 37 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 38 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 38 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


Azken Eztabaidak