Ibarrangelu

Ibarrangeluko bertso afarira joateko txartelak salgai jarri dituzte

2012/02/22
Nork

Urtero legez, Ibarrangeluko Kultur Etxeak bertso afaria antolatu du, eta txartelak salgai jarri dituzte dagoeneko. Jakinarazi dutenez, izena emoteko epea otsailaren 25ean zarratuko dute, eta horrenbestez, afarira joateko txartela lehenbailehen erostea gomendatu dute. Eleizalde auzoko kultur etxean, edota Arbolizeko txokoan emon dezakete izena interesatuek. Afaria Arbolizko txokoan egingo dute martxoaren 3an, eta  21:30ean hasiko dira [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bertsolaritza, Ekitaldiak, Ibarrangelu | Ez dago iruzkinik »

Sixtoren euskal kapera ezagutarazi guran

2010/11/30
Nork
Sixtoren euskal kapera ezagutarazi guran

Ibarrangeluko San Andres eliza Bizkaiko Ondare Historiko izendatu zuten 2006. urtean. Elizaren berezitasuna eraikinaren egurrezko ganga landua da, Euskal Herrian material horrekin egindako ganga bakarrenetarikoa dena. Antzina, Euskal Herriko itsasgizonek merkatal harremanak zituzten Herbereekin eta, harrizko ganga egitea garestiegia zenez eta Herbereetan ohikoak zirela eta, egurrezko ganga egitea pentsatu zuten. Gianluigi Colalucci Vatikanoko Sixtoren kapera [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Herriak, Ibarrangelu, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Bihar hasiko da Urdaibaiko lehenengo eskupilota txapelketa Ibarrangelun

2010/11/25
Nork

Urremendi Landa Garapenerako Elkarteak antolatuta, bihar, Urdaibaiko lehenengo eskupilota txapelketari hasiera emango diote Ibarrangelun. Txapelketa, 18:30ean hasiko da eta norgehiagoka bi izango dira lehenengo jardunaldi horretan. Herrien arteko txapelketan parte-hartzen duten taldeek, benjamin mailan, alebin mailan eta infantil mailan lehiatuko dituzte partidak. Ildo horretatik, hiru partidatik bi irabazten dituzten taldeek, txapelketan aurrera egitea lortuko dute. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Herriak, Ibarrangelu, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Udala herritarrengana hurbiltzea helburu duen webgunea sortu dute

2010/11/15
Nork

Ibarrangeluko Udalak teknologia barrietarako jauzia egin du, www.ibarrangelu.net webgunea erabilgarri jarrita. Barikuan egin zuten atariaren jendaurreko aurkezpena eta, han azaldu zutenez, orain arte zentzu horretan egondako gabezia gainditzea du Udalak helburu. “Herriko taldeak batzeko”, informazioa zabaltzeko, ekitaldien berri emateko… sortu du tokiko erakundeak  webgunea. Horrez gain, herritarren eta Udalaren arteko hartu-emonak erraztu gura ditu Udalak, herritarrengana [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Herriak, Ibarrangelu | Ez dago iruzkinik »

Ormaiztegira irteera egingo dute Hirugarren Adinekoen Elkartekoek

2010/11/05
Nork

Ibarrangeluko Hirugarren Adinekoen Elkartekoek irteera kulturala egingo dute azaroaren 24an. Ormaiztegira (Gipuzkoa) joango dira eta joateko interesa duten guztiek  elkarteak BBKn duen kontu korrontean 25 euro sartu beharko dituzte, azaroaren 17a baino lehen. Azaroaren 24an 08:30ean batuko dira, Eleizaldeko aparkalekuan, handik ekiteko bidaiari. 10:30ak aldera Ormaiztegira iritsiko dira eta bertan hamaiketakoa egingo dute. Ostean, 11:30ean, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ibarrangelu, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Jon Eskisabel-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 36 segundo · Ikusi

    Rafa Rueda gehitu dugu http://www.badok.info-ko biografien multzora. Diskografia, hemeroteka, argazkiak ikus ditzakezu eta kantu bat entzun. http://bit.ly/zZx9yQ


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Atez ateko sistema abiatuko du Bilduk gehiengo osoa duen zortzi herrietan gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaBilduk gehiengo osoa duen Goierriko zortzi herrietan atez ateko sistema abian jartzeko asmoa du, datorren urte hasieratik aurrera. Hain zuzen ere, Ataunen, Lazkaon, Legazpin, Legorretan, Ordizian, Ormaiztegin, Seguran eta Zaldibian. Goierrikoez gain, Gipuzkoako beste 27 udalerritan ere gauza bera egingo du koalizio abertzaleak. Gaurtik aurrera hasiko da eskaera udal-batzarretara eramaten. Legorreta izango da zaborrak kudeatzeko [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 41 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 41 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 41 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


Azken Eztabaidak