Elantxobe

Elantxobeko Udalak mugatu egingo du ontzien sarbidea Madalen egunean

2011/07/11
Nork

Madalen egun ate joka dagoela eta, ohiko bilera egin zuten Bermeoko, Mundakako, Elantxobeko, Ibarrangeluko udalek, Gurutze Gorriak, Ertzaintzak, Portu Zuzendaritzak, Larrialdi Zerbitzuak, Babes Zibilak eta Itsas Kapitaintzak, segurtasun neurriak ezartze aldera. Elantxoben batutakoek datozen urteetara begira segurtasun araudi espezifiko bat egitearen alde egin zuten, aurtengorako be zenbait neurri ezarriz. Hala, besteak beste, portura sarbidea izango [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Elantxobe, Gizartea, Herriak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Traineru barria bedeinkatu dute Elantxobekoek

2011/07/04
Nork
Traineru barria bedeinkatu dute Elantxobekoek

Liga hasita egon arren, Elantxobeko arraun taldeak iragan zapatuan aurkeztu zuen denboraldi barriko trainerua. Aurkezpena Elantxobeko portuan egin zuten herritarren begiradapean. Lehenengo, Patxi Egurrola taldeko presidenteak egin zuen berba eta ostean, herriko abadeak trainerua bedeinkatu zuen. Amaitzeko, Elantxobeko Arraun Elkarteko bi umek aurreskua dantzatu zuten, eta denboraldi barriko argazkia atera zuten taldekide guztiek.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Elantxobe, Herriak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Elantxobeko arraun taldeak garaipenaren olatuan jarraitu gura du asteburuan

2011/06/23
Nork

Elantxobeko arraun taldeak garaipenaren olatuan jarraitu gura du asteburuan. Zapatuan, Sestaoko estropada lehiatuko dute, eta domekan, barriz, etxeko estropada lehiatuko dute zaleen babesean. Bi estropadak 12:00etan hasiko dira eta Elantxobeko arraunlariekin batera, Mundakako arraunlariak be, irteera lerroan izango dira. Patxi Egurrola Busturialdeako presidenteak azaldu duenez, «arraunlariak gogotsu daude eta aurreko postuetan ibiltzea espero dugu». Dioenez, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Elantxobe, Herriak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Koldo Olagibelek (Bildu) hartu du Elantxobeko aginte makila

2011/06/11
Nork
Koldo Olagibelek (Bildu) hartu du Elantxobeko aginte makila

Eguerdian egin dute kargu hartze ekitaldia Elantxoben. Adineko mahaia eratu aurretik, Udalaren ko ntuen barri emon du idazkariak. Amaia Eiguren jarduneko alkateak zehaztasun batzuk egin ondoren, karguak hartu dituzte hautetsiek, Espainiako Konstituzioa “legeak aginduta zin” eginda. EAJko hiru zinegotziek bere zerrendaburuaren aldeko botoa emon dute, eta gauza bera egin dute Bilduko lau hautetsiek beren alkategaiarekin. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Elantxobe, Herriak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Trainerilla estropadak izango dira Elantxoben, asteburu honetan

2011/05/12
Nork

Aurtengo trainerilla denboraldiko bosgarren eta seigarren estropadak jokatuko dira asteburuan, Elantxoben. Beste askoren artean, eskualdeko arraunlariak izango dira bertan. Estropada horiekin agurtuko dute trainerilla denboraldia arraunlariek. Hainbat urtetan galduta egon den ohitura berreskuratzea lortu zuten iaz Elantxobekoek; izan be,  trainerilla estropadak jokatu ziren iaz, hainbat urteren ondoren. Ohitura hori mantenduz, aurten be trainerilla estropadez gozatzeko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Elantxobe, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Konpondu dute Elantxobeko porturako errepidea

2011/04/05
Nork

Elantxobeko portura doan errepidearen zati bat apurtu egin zen joan den azaroan, denboralearen eraginez. Joan den astean amaitu zituzten errepidea konpontzeko lanak. Lan horiek bukatu artean, portura doan errepidea itxita izan dute herritarrek eta bisitariek, 08:30etik 17:00etara bitartean. Gainerako orduetan ibilgailuak txandaka igarotzen ziren ezkerreko erreitik.

Irakurri gehiago

Bidalita Elantxobe, Herriak | Ez dago iruzkinik »

Erori egin da portura doan errepidearen zati bat Elantxoben

2010/11/11
Nork
Erori egin da portura doan errepidearen zati bat Elantxoben

Atzo 19:00ak aldera, Elantxobeko portura jeisten den errepidearen zati bat erori egin zen eta zulo handi bat dago bidean. Gau osoan zehar, herria inkomunikatuta izan da eta ibilgailuek ezin izan dute errepidea erabili. Portuaren inguruan bizi diren herritarrak “kexati” agertu dira errepidea “behin baino gehiagotan” erori delako azken urteetan. Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariak, goizean izan [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Elantxobe, Gizartea, Herriak | Ez dago iruzkinik »

Kalte ugari sortu ditu denboraleak Busturialdea Arraun Taldearen egoitzan

2010/11/10
Nork
Kalte ugari sortu ditu denboraleak Busturialdea Arraun Taldearen egoitzan

Hereneguneko denboraleak, Busturialdea arraun taldearen egoitzan kalte ugari sortu zituen. Patxi egurrola taldeko presidentearen esanetan, «traineruak zulo bat du, txalupa ondatuta dago, txaluparen motoreetara ura iritsi da eta atea apurtuta dago». Egurrola, «kezkatuta» agertu da. Izan ere, «azkenaldian» itsasoa «gehiegitan» sartu da taldearen egoitza barrura eta kalte horiek ordaintzeko «dirurik ez» dute. Presidentearen hitzetan, «urak, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Elantxobe, Gizartea, Herriak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Atez ateko sistema abiatuko du Bilduk gehiengo osoa duen zortzi herrietan gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaBilduk gehiengo osoa duen Goierriko zortzi herrietan atez ateko sistema abian jartzeko asmoa du, datorren urte hasieratik aurrera. Hain zuzen ere, Ataunen, Lazkaon, Legazpin, Legorretan, Ordizian, Ormaiztegin, Seguran eta Zaldibian. Goierrikoez gain, Gipuzkoako beste 27 udalerritan ere gauza bera egingo du koalizio abertzaleak. Gaurtik aurrera hasiko da eskaera udal-batzarretara eramaten. Legorreta izango da zaborrak kudeatzeko [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 39 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 39 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 39 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


Azken Eztabaidak