Ea

Kalitatearen Goreneko Ziurtagiria lortu du Egoinek

2012/02/02
Nork

Eako Egoin enpresak Zur industrien Ikerkuntzarako Elkarteak eta Kataluniako Eraikuntzaren Teknologia Industriak emoten duten ziurtagiria lortu du. Hain zuzen, bost zigilu eskuratu ditu zurgintzan lan egiten duen enpresa horrek. Enpresako arduradun komertziala den Unai Gorroñok zigilu horiek hartzeak merkatu zabalago baterako ateak irekiko dizkietela esan du, eta pozik agertu da lortutakoagaz. Besteak beste, eraikuntza publikoa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ea | Ez dago iruzkinik »

Udalaren aurrekontu proposamena aurkezten dabiltza Ean egunotan

2011/10/11
Nork

Eako Udala, udal aurrekontuen poposamena aurkezten dabil herritarren artean. Iragan domekan, Bedaroan lehenengo aurkezpena egin ostean, bihar eta etzi egingo dituzte hurrengo bi batzarrak. Etzi, Natxituko Bolatokian jarri dute hitzordua, eta barikuan, udaletxeko bilera gelan. Bi batzarrak 19:00etan hasiko dira, eta udal gobernuko zenbait kidek parte hartuko dute, tartean herriko alkateak. Udaletik azaldu dutenez, helburuak [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Filmen musika entzungai, Juan Crisostomo Arriagakoen eskutik

2011/05/31
Nork

Juan Crisostomo Arriaga musika kontserbatorioko kideen kontzertua izango da barikuan Ean, Herrijeri Emon Arnasa kultur taldeak antolatuta. Zenbait film izango dira kontzertuaren ardatza. Hala, Maite Aurrekoetxearen zuzendaritzapean, Forrest Gump, Gladiator, Goldfinger eta Mision Imposible filmen musika izango da entzungai, besteak beste. San Juan elizan izango da kontzertua, 18:30ean.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ea, Ekitaldiak, Herriak, Musika, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Txakolin eguna ospatuko dute Natxituan, zapatuan eta domekan

2011/05/31
Nork

Herritarrek herritarrentzako egindakoa. Horrelakoa da lehenengoz duela hamar urte egindako Natxituko Txakolin eguna, Angelutxun mahasti txiki bat dela-eta «jendea batzea eta domeka eguerdi alai bat antolatzea» bururatu baitzitzaien orduko hartan Natxituko jai batzordeko kideei. Aurten, ordea, barritasunak dakartza Txakolin egunak, domekan ez ezik zapatuan be izango baita jarduerarik. Zehazki, txakolin dastaketa antolatu dute egun horretarako. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ea, Ekitaldiak, Herriak | Ez dago iruzkinik »

XIV. San Isidro Sari Nagusia jokatuko dute etzi, Natxituan

2011/05/12
Nork

XIV.San Isidro txirrindularitza Sari Nagusia jokatuko dute etzi, Eako Natxitua auzoan parte-hartzaileek. Guztira, 118 kilometro ingurutan aritu beharko dira txirrindu gainean. Natxituan hasi eta bukatuko dute lasterketa. Gernikesa Txirrindulari Elkateak antolatu du urtero legez, aipatu proba. Etzi, beraz, 16:00etan emango diote hasiera lasterketari. Natxituan hasiko dute txirrindulariek lasterketa eta helmuga be bertan izango da. Lasterketako [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ea, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Oinezkoen segurtasuna hobetzeko neurriak aurkeztu dituzte Ean

2011/03/25
Nork
Oinezkoen segurtasuna hobetzeko neurriak aurkeztu dituzte Ean

Herriko lau auzotan “oinezkoen segurtasuna hobetzeko” behin-behineko neurriak aurkeztu ditu gaur goizean Eako Udalak. Hobekuntzak, Angelutxun, Bedaronan, Eako herrigunean eta Natxituan egingo dituzte Aldundiak proposatu duen proiektu integralaren baitan. Asier Madarieta Eako alkateak jakinarazi duenez, “aldundiko teknikariek egindako proiektuak, aipatu auzoetan izango dira herritarrek aztertu ditzaten”. Horrela, “iritziak zalantzak edota proposamenak” aurkezteko aukera izango dute [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ea, Gizartea, Herriak | Ez dago iruzkinik »

Eako Kontzezio zaldi lasterketako argazkiak

2010/12/10
Nork

Iragan eguaztenean zaldiak izan ziren protagonista Eako hondartzan. Ariane Isasi gernikarra eskualdeko ordezkari bakarra izan zen eta hirugarren postuan bukatu zuen lasterketa.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Ea, Herriak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Bihar gabon kantak abesten dituzten taldeak batuko dituzte Ean

2010/12/10
Nork

Eako Udalak gabon kantak abesten dituzten Bizkaiko taldeen arteko topaketa antolatu du. Topaketaren helburua, Bizkaiko taldeen “esperientziak ezagutzea” eta herriko taldearen “esperientziak ezagutaraztea” dira. Eako Anbenduko neska-mutilak taldeaz gain, Gernika-Lumoko, Muxikako, Lekeitioko eta Iurretako taldeak izango dira topaketan. Ohar bidez jakinarazi dutenez, gabon kanten herri “ohitura mantentzen duten” talde horien kontzertua izango da Santa Marai de Jesus [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ea, Ekitaldiak, Herriak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Ariane Isasi gernikarra hirugarrena izan da Eako zaldi lasterketan

2010/12/08
Nork
Ariane Isasi gernikarra hirugarrena izan da Eako zaldi lasterketan

Ariane Isasi gernikarra, hirugarrena izan da Eako Kontzezino Zaldi Lasterketan . Isasik, Asabai zaldiarekin lehiatu du proba eta podiumean sartzea lortu du. Azken urteetan bezala, aurten be, lasterketak antolatu ditu Udalak eta Eako hondartzan zaldiak izan dira protagonista gaur goizean. Antolatzaileek, hiru kanporaketa egin dituzte bildutako hamabi parte-hartzaileekin eta kanporaketa bakoitzeko lehenengo bi sailkatuak finalera pasatu dira. Isasi, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ea, Gizartea, Herriak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Janaria batzen dabiltza Ean Saharara bidaltzeko

2010/11/30
Nork

Eako herritarrak janaria batzen dabiltza Saharara bidaltzeko asmoagaz. Interesatuek, abenduaren 5era arte izango dute elikagaiak emateko eta herriko zenbait auzotan izango dute horretarako aukera. Natxituko bolatokian zein Bedaronako elizan esaterako, abenduaren 5era arte, egunero izango da elikagaiak uzteko aukera. Eako herrigunean, bestalde, abenduaren 4ean eta abenduaren 5ean izango dute aukera biztanleek. Herrigunean goizez batuko dituzte [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ea, Gizartea, Herriak | Ez dago iruzkinik »

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 31 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 32 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 32 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 32 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]


Azken Eztabaidak