Gautegiz Arteagako Udalak Sahararen aldeko bilketa solidarioa jarri du martxan. Herritarrek eta interesa duten guztiek, urtarrilaren bukaera arte izango dute bilketan parte-hartzeko aukera. Ohiko elikagaiak eta arropak batzeaz gain, ikas materiala eta konpresak be batuko dituzte besteak beste. Bilketa solidarioan parte hartu nahi dutenek, udalak zenbait gunetan jarri dituen kaxetan utzi beharko dituzte elikagaiak edo [...]
Ariane Isasi gernikarra, hirugarrena izan da Eako Kontzezino Zaldi Lasterketan . Isasik, Asabai zaldiarekin lehiatu du proba eta podiumean sartzea lortu du. Azken urteetan bezala, aurten be, lasterketak antolatu ditu Udalak eta Eako hondartzan zaldiak izan dira protagonista gaur goizean. Antolatzaileek, hiru kanporaketa egin dituzte bildutako hamabi parte-hartzaileekin eta kanporaketa bakoitzeko lehenengo bi sailkatuak finalera pasatu dira. Isasi, [...]
Ibarrangeluko San Andres eliza Bizkaiko Ondare Historiko izendatu zuten 2006. urtean. Elizaren berezitasuna eraikinaren egurrezko ganga landua da, Euskal Herrian material horrekin egindako ganga bakarrenetarikoa dena. Antzina, Euskal Herriko itsasgizonek merkatal harremanak zituzten Herbereekin eta, harrizko ganga egitea garestiegia zenez eta Herbereetan ohikoak zirela eta, egurrezko ganga egitea pentsatu zuten. Gianluigi Colalucci Vatikanoko Sixtoren kapera [...]
Eako herritarrak janaria batzen dabiltza Saharara bidaltzeko asmoagaz. Interesatuek, abenduaren 5era arte izango dute elikagaiak emateko eta herriko zenbait auzotan izango dute horretarako aukera. Natxituko bolatokian zein Bedaronako elizan esaterako, abenduaren 5era arte, egunero izango da elikagaiak uzteko aukera. Eako herrigunean, bestalde, abenduaren 4ean eta abenduaren 5ean izango dute aukera biztanleek. Herrigunean goizez batuko dituzte [...]
Saharar herriari elkartasuna adierazteko eguna antolatu zuten arteagarrek, zapatuan. Urteetan jasaten ari den egoera salatu eta horien errealitatera hurbiltzeko aukera izan zuten. Horretarako, hainbat jarduera antolatu zituzten: elkarretaratzea, hitzaldia, ikus-entzunezkoen proiekzioa… Elkartasun egunarekin bat egin zutenek Saharak eta sahararrek pairatzen duten zapalkuntzaren berri izan zuten, Manata Bachari ekintzaile sahararrarak emandako hitzaldian.
Gautegiz Arteagako jubilatuek, urteroko bazkaria egingo dute abenduaren 5ean. Ildo horretatik, interesatuek azaroaren 30a arte izango dute izena emateko aukera. Izena emateko, arteagatarrak kultur etxera gerturatu beharko dute eta bertan ordaindu beharko dute bazkariaren zenbatekoa. Bazkaria, Ereñoko Lezika jatetxean izango da eta 22 euro ordaindu beharko dituzte joan nahi dutenek. Autobusa 13:15ean irtengo da herriko [...]
Natxituko (Ea) bolatokian, heldu eta umeentzako jarduerak izango dira bihar. Goizean, Ardo dastaketa ikastaroa izango da eta arratsaldean, aldiz, umeentzako zientzia emanaldia izango da. Ardo dastaketan parte-hartzeko, izena aurretiaz eman behar zen, baina zientzia emanaldian nahi duenak parte hartu dezake. Zientzia emanaldia 18:00etan Zientzia emanaldia, 18:00etan hasiko da eta parte-hartzaileek esperimentuak egiteko aukera izango dute. “Magia magnetikoarekin eta [...]
Bihar goiz guztian zehar, Kortezubiko herritarrek San Martin eguna ospatuko dute. San Martin egunari dagokion modura, txerria izango da protagonista nagusia. Jakinarazi dutenez, goizean zehar, “txerri oso bat” erreko dute herriko plazan, eta ostean “herri bazkarian” jango dute txerri hori. Horrez gain herriko emakumeek prestatutako odolosteak, zein porrusalda dastatzeko aukera izango dute gerturatzen direnak. Udaletik [...]
Atzo 19:00ak aldera, Elantxobeko portura jeisten den errepidearen zati bat erori egin zen eta zulo handi bat dago bidean. Gau osoan zehar, herria inkomunikatuta izan da eta ibilgailuek ezin izan dute errepidea erabili. Portuaren inguruan bizi diren herritarrak “kexati” agertu dira errepidea “behin baino gehiagotan” erori delako azken urteetan. Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariak, goizean izan [...]
Hereneguneko denboraleak, Busturialdea arraun taldearen egoitzan kalte ugari sortu zituen. Patxi egurrola taldeko presidentearen esanetan, «traineruak zulo bat du, txalupa ondatuta dago, txaluparen motoreetara ura iritsi da eta atea apurtuta dago». Egurrola, «kezkatuta» agertu da. Izan ere, «azkenaldian» itsasoa «gehiegitan» sartu da taldearen egoitza barrura eta kalte horiek ordaintzeko «dirurik ez» dute. Presidentearen hitzetan, «urak, [...]
Juan Crisostomo Arriaga musika kontserbatorioko kideen kontzertua izango da barikuan Ean, Herrijeri Emon Arnasa kultur taldeak antolatuta. Zenbait film izango dira kontzertuaren ardatza. Hala, Maite [...]
Bizkaiko Probintzia Auzitegiak ez ditu onartu dieten auziari Ereñoko Udalak jarritako apelazio-helegitean emondako arrazoiak. Komunikabide bat auzitara eroan zuen Udalak Juan JoseArribalzaga alkateak osoko bilkura [...]
Iragan eguaztenean zaldiak izan ziren protagonista Eako hondartzan. Ariane Isasi gernikarra eskualdeko ordezkari bakarra izan zen eta hirugarren postuan bukatu zuen lasterketa.
30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz
Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,
Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako
Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.
Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.