Madalen egun ate joka dagoela eta, ohiko bilera egin zuten Bermeoko, Mundakako, Elantxobeko, Ibarrangeluko udalek, Gurutze Gorriak, Ertzaintzak, Portu Zuzendaritzak, Larrialdi Zerbitzuak, Babes Zibilak eta Itsas Kapitaintzak, segurtasun neurriak ezartze aldera. Elantxoben batutakoek datozen urteetara begira segurtasun araudi espezifiko bat egitearen alde egin zuten, aurtengorako be zenbait neurri ezarriz. Hala, besteak beste, portura sarbidea izango [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Elantxobe, Gizartea, Herriak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
«Espainiak gure jabegoak konfiskatu egin ditu, giza eskubideak urratuz». Hala mintzatu zen Jon Iturribarria Europako parlamentarien aurrean, atzo. «Espainiar Estatuak Giza Eskubideak eta Etxebizitza eskubidea urratzen ditu Kosten Legeagaz». Horregatik, Espainiak Kosten Legea alda dezala eskatu zuen Iturribarriak, lege horrek kaltetutako beste hainbat jaberekin batera. Hainbat lagunen kasuak entzun zituzten lehengoan, Europan, eta Espainian gertatzen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:eskubideak, Europa, parlamentua, Portu Errota, salatu
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »
Ereñoko herritarrek omenaldia egingo diote, Don Rafael Sosa Ruiz antzinako maisu kanariarrari. Maisu ohia Ereño bisitatzen izango da bere familiagaz eta ereñotarrek omenaldi xume bat egiteko baliatu gura dute egonaldia. Azaldu dutenez, hilaren 21ean ikasle ohiak eta maisuaren lagunak argazkia aterako dute kanariarragaz. Argazkia antzinako eskoletan aterako dute eta hitzordua 14:00etan jarri dute. Argazkia atera [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:antzinako maisua, argazkia, omenaldia
Bidalita Ereño, Gizartea, Herriak | Ez dago iruzkinik »
Kortezubiko umeek ederto pasatzeko aukera izango dute zapatuan. Udalak, udaberriko lehenengo festa antolatu du beraientzat. Jaia 19:00etan hasiko da eta musika zein dantza izango dira protagonista nagusiak. Jaialdiaren baitan, gainera, herriko 23 umek, azken asteetan prestatu duten dantza eta abesti emonaldia eskainiko dute plazan. Ikuskizuna bukatzean, bestalde, musika jarriko duen DJ bat izango da.
Irakurri gehiago
Etiketak:jaialdia, udaberriko festa
Bidalita Aisia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Ibarrangeluko Udalak doako wifi zerbitzua jarriko du herriko lau lekutan. Ohar bidez jakinarazi dutenez, Elexaldeko eta Ibaetako parkeetan, zein Akordako eta Laidako «gune beltzetan» jarriko dute wifia hasiera baten. Akordan eta Laidan, esaterako, telefono sareak ez du internetera konektatzeko aukerarik emoten eta arazo horri irtenbidea emoteko helburuagaz, wifia jarriko dute. Elexaldeko eta Ibaetako parkeetan, bestalde, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:akorda, laida, parkeetan, wifi
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Herriko lau auzotan “oinezkoen segurtasuna hobetzeko” behin-behineko neurriak aurkeztu ditu gaur goizean Eako Udalak. Hobekuntzak, Angelutxun, Bedaronan, Eako herrigunean eta Natxituan egingo dituzte Aldundiak proposatu duen proiektu integralaren baitan. Asier Madarieta Eako alkateak jakinarazi duenez, “aldundiko teknikariek egindako proiektuak, aipatu auzoetan izango dira herritarrek aztertu ditzaten”. Horrela, “iritziak zalantzak edota proposamenak” aurkezteko aukera izango dute [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:asier madarieta, hobekuntzak, itziar garamendi, segurtasuna
Bidalita Ea, Gizartea, Herriak | Ez dago iruzkinik »
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Auzitegi Nagusiak aginduta, Gautegiz Arteagako kanala auzoan duen etxea legeak dioenari egokitu beharko du Euskalteleko presidente Jose Antonio Ardanzak. Sententzia irmoan, Bilboko Auzitegiak agindutako berretsi du Auzitegi Nagusiak. Horrela, etxeko teilatuari 37 zentimetro kendu beharko dizkio Ardanzak.
Irakurri gehiago
Etiketak:37 zentimetro, ardantza, epaia, etxea, kendu, teilatua
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Gautegiz Arteagako Udalak Sahararen aldeko bilketa solidarioa jarri du martxan. Herritarrek eta interesa duten guztiek, urtarrilaren bukaera arte izango dute bilketan parte-hartzeko aukera. Ohiko elikagaiak eta arropak batzeaz gain, ikas materiala eta konpresak be batuko dituzte besteak beste. Bilketa solidarioan parte hartu nahi dutenek, udalak zenbait gunetan jarri dituen kaxetan utzi beharko dituzte elikagaiak edo [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bilketa, Sahara
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Ariane Isasi gernikarra, hirugarrena izan da Eako Kontzezino Zaldi Lasterketan . Isasik, Asabai zaldiarekin lehiatu du proba eta podiumean sartzea lortu du. Azken urteetan bezala, aurten be, lasterketak antolatu ditu Udalak eta Eako hondartzan zaldiak izan dira protagonista gaur goizean. Antolatzaileek, hiru kanporaketa egin dituzte bildutako hamabi parte-hartzaileekin eta kanporaketa bakoitzeko lehenengo bi sailkatuak finalera pasatu dira. Isasi, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ARIANE ISASI, Ea, KONTZEZIO EGUNA, ZALDI LASTERKETA
Bidalita Ea, Gizartea, Herriak, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ibarrangeluko San Andres eliza Bizkaiko Ondare Historiko izendatu zuten 2006. urtean. Elizaren berezitasuna eraikinaren egurrezko ganga landua da, Euskal Herrian material horrekin egindako ganga bakarrenetarikoa dena. Antzina, Euskal Herriko itsasgizonek merkatal harremanak zituzten Herbereekin eta, harrizko ganga egitea garestiegia zenez eta Herbereetan ohikoak zirela eta, egurrezko ganga egitea pentsatu zuten. Gianluigi Colalucci Vatikanoko Sixtoren kapera [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:GANGA, KULTURA, SAN ANDRES ELIZA, SIXTO KAPERA
Bidalita Gizartea, Herriak, Ibarrangelu, Kultura | Ez dago iruzkinik »