Ekitaldien egutegia

Ekitaldien zerrenda Egutegia
iCal inportazioa

2012/03/03

Ibarrangeluko bertso afarira joateko txartelak salgai jarri dituzte

Urtero legez, Ibarrangeluko Kultur Etxeak bertso afaria antolatu du, eta txartelak salgai jarri dituzte dagoeneko. Jakinarazi dutenez, izena emoteko epea otsailaren 25ean zarratuko dute, eta horrenbestez, afarira joateko txartela lehenbailehen erostea gomendatu dute. Eleizalde auzoko kultur etxean, edota Arbolizeko txokoan emon dezakete izena interesatuek.

Afaria Arbolizko txokoan egingo dute martxoaren 3an, eta  21:30ean hasiko dira jaten bertsozaleak. Bapo jan ostean, ohitura den bezala, bertsolariak abesten hasiko dira. Bertsozaleek edarto pasatzeko aukera izango dute, maila handiko bertsolari bigaz gozatzeko aukera izango baitute: Amets Arzallus eta Sustrai Colina.

Hasi: 2012/03/03
Amaitu: 2012/03/03
Lekua: Arbolizko Txokoa
Helbidea:
Arboliz auzoa, Ibarrangelu

2011/06/04

Txakolin eguna ospatuko dute Natxituan, zapatuan eta domekan

Herritarrek herritarrentzako egindakoa. Horrelakoa da lehenengoz duela hamar urte egindako Natxituko Txakolin eguna, Angelutxun mahasti txiki bat dela-eta «jendea batzea eta domeka eguerdi alai bat antolatzea» bururatu baitzitzaien orduko hartan Natxituko jai batzordeko kideei. Aurten, ordea, barritasunak dakartza Txakolin egunak, domekan ez ezik zapatuan be izango baita jarduerarik.

Zehazki, txakolin dastaketa antolatu dute egun horretarako. 12:00etan batuko dira, Bodegoian. Taberna horretan bertan emon behar izango da izena, 3 euro ordainduta.

Domekan, ostera, Natxituko Bolatokian elkartuko dira, Jabier Zillonis txakolingileak ekoiztutakoa bakailaoagaz batera dastatzeko. Gainera, 12:15ean Elantxobeko trikitilariak ariko dira giroa alaitzen. Ostean, 13:00etan, Onintza Enbeita eta Gorka Lazkano bertsotan ariko dira.

Hasi: 2011/06/04
Amaitu: 2011/06/05
Lekua: Ea
Kostua: 3

2011/06/03

Filmen musika entzungai, Juan Crisostomo Arriagakoen eskutik

Juan Crisostomo Arriaga musika kontserbatorioko kideen kontzertua izango da barikuan Ean, Herrijeri Emon Arnasa kultur taldeak antolatuta. Zenbait film izango dira kontzertuaren ardatza. Hala, Maite Aurrekoetxearen zuzendaritzapean, Forrest Gump, Gladiator, Goldfinger eta Mision Imposible filmen musika izango da entzungai, besteak beste.

San Juan elizan izango da kontzertua, 18:30ean.

Hasi: 2011/06/03 18:30
Amaitu: 2011/06/03 20:00
Lekua: Ea

2010/12/11

Bihar gabon kantak abesten dituzten taldeak batuko dituzte Ean

Eako Udalak gabon kantak abesten dituzten Bizkaiko taldeen arteko topaketa antolatu du. Topaketaren helburua, Bizkaiko taldeen “esperientziak ezagutzea” eta herriko taldearen “esperientziak ezagutaraztea” dira.

Eako Anbenduko neska-mutilak taldeaz gain, Gernika-Lumoko, Muxikako, Lekeitioko eta Iurretako taldeak izango dira topaketan. Ohar bidez jakinarazi dutenez, gabon kanten herri “ohitura mantentzen duten” talde horien kontzertua izango da Santa Marai de Jesus Elizan bihar. Kontzertua, 19:30ean hasiko da.

Eako herritarrak,  gabon kantak abesteko ohitura mantentzen duten bakarretakoak dira. Anbenduaren 15etik 23ra, herriko neska-mutilak Eako kaleak zeharkatzen dituzte gabon kantak abesten dituzten bitartean.

Hasi: 2010/12/11
Amaitu: 2010/12/11
Lekua: Ea (Bizkaia)

2010/12/03

Gautegiz Arteagako Hits musika taldea Banden Lehiako finalean dago

Gautegiz Arteagako Hits musika taldea, Banden Lehia txapelketako finalean dago. Arteagatarrak, epaimahaiak aukeratuta iritsi dira finalera eta bihar lehenengo saria etxera eramateko ahalegina egingo dute Bilboko Kafe Antzokiko taula gainean, 21:30tik aurrera. Hits taldeaz gain, finalean beste hiru talde izango dira eta bakoitzak 20 minutu izango ditu bere zuzenekoa aurkezteko.

Asier Aldekogarai Hits taldeko bateriajoleak azaldu bezala, «pozik gaude epaimahaiak aukeratuta iritsi garelako finalera, baina ez dugu irabazteko esperantza handiegirik». Dioenez, «nahi gabe» aurkeztu ziren lehiaketara eta «ondo pasatzeko» asmoarekin doaz Bilboko Kafe Antzokira. Bertan jotzeko aukerak gutxi direla argudiatzen du eta aukera hori aprobetxatu nahi dute.

Hasi: 2010/12/03
Amaitu: 2010/12/03
Lekua: Kafe Antzokia
Telefonoa: 944244625
Helbidea:
San Vicente; 2, Bilbo, 48001

2010/11/13

Arteagan egingo dute Busturialdeko dantzari nagusien XXIV. eguna

Artie dantza taldeak XXIV. Busturialdeko dantzari nagusien eguna antolatu du azaroaren 13rako. Gautegiz Arteagan ospatuko dute egun hori.
19:00etan hasiko da ekitaldia, herriko frontoian. Dantza ugari eta askotarikoak ikusteko aukera paregabea izango da egun horretan Gautegiz Arteagan. Dantza asko, eta baita hainbat dantza talde ere.

Eskualdeko herrietatik iritsiko  dira dantzariak Gautegiz Arteagara. Nola ez, herrikoak bertako Artiekoak ere dantzan ikusteko aukera izango da. Bestetik, ohi legez, eskualdekoa izan ez arren Bakioko neska-mutilek ere parte hartuko dute Busturialdeko dantzarien egunean; hain zuzen, Itxas Alde dantza taldea gerturatuko da Arteagara. Bermeoko Alkartasuna, Mundakako Gazte Zar, Busturiko Irrintzi Alai, Foruko Urdaibai eta Gernika-Lumoko Elai Alai dantza taldeak izango dira gainontzeko taldeak.

Afaria eta erromeria

Dantzak amaitu ostean afaria egongo da. Afarira joan nahi duenak Aretxederreta kultur etxean. Ostean, dantz gehiagorako aukera izango dute erromerian.

Hasi: 2010/11/13 19:00
Amaitu: 2010/11/13 22:00
Lekua: Gautegiz Arteaga
Helbidea:
Herriko frontoian
Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 21 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 35 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 3 ordu, 3 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 3 ordu, 4 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria kalean zirkulazioari moztuta gunean   duela 3 ordu, 6 minutu · Ikusi

    Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.


Azken Eztabaidak