Aisia

Elantxobeko Udalak mugatu egingo du ontzien sarbidea Madalen egunean

2011/07/11
Nork

Madalen egun ate joka dagoela eta, ohiko bilera egin zuten Bermeoko, Mundakako, Elantxobeko, Ibarrangeluko udalek, Gurutze Gorriak, Ertzaintzak, Portu Zuzendaritzak, Larrialdi Zerbitzuak, Babes Zibilak eta Itsas Kapitaintzak, segurtasun neurriak ezartze aldera. Elantxoben batutakoek datozen urteetara begira segurtasun araudi espezifiko bat egitearen alde egin zuten, aurtengorako be zenbait neurri ezarriz. Hala, besteak beste, portura sarbidea izango [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Elantxobe, Gizartea, Herriak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Filmen musika entzungai, Juan Crisostomo Arriagakoen eskutik

2011/05/31
Nork

Juan Crisostomo Arriaga musika kontserbatorioko kideen kontzertua izango da barikuan Ean, Herrijeri Emon Arnasa kultur taldeak antolatuta. Zenbait film izango dira kontzertuaren ardatza. Hala, Maite Aurrekoetxearen zuzendaritzapean, Forrest Gump, Gladiator, Goldfinger eta Mision Imposible filmen musika izango da entzungai, besteak beste. San Juan elizan izango da kontzertua, 18:30ean.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ea, Ekitaldiak, Herriak, Musika, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Txakolin eguna ospatuko dute Natxituan, zapatuan eta domekan

2011/05/31
Nork

Herritarrek herritarrentzako egindakoa. Horrelakoa da lehenengoz duela hamar urte egindako Natxituko Txakolin eguna, Angelutxun mahasti txiki bat dela-eta «jendea batzea eta domeka eguerdi alai bat antolatzea» bururatu baitzitzaien orduko hartan Natxituko jai batzordeko kideei. Aurten, ordea, barritasunak dakartza Txakolin egunak, domekan ez ezik zapatuan be izango baita jarduerarik. Zehazki, txakolin dastaketa antolatu dute egun horretarako. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ea, Ekitaldiak, Herriak | Ez dago iruzkinik »

Udaberriko festa ospatuko dute Kortezubiko umeek zapatu arratsaldean

2011/05/04
Nork

Kortezubiko umeek ederto pasatzeko aukera izango dute zapatuan. Udalak, udaberriko lehenengo festa antolatu du beraientzat. Jaia 19:00etan hasiko da eta musika zein dantza izango dira protagonista nagusiak. Jaialdiaren baitan, gainera, herriko 23 umek, azken asteetan prestatu duten dantza eta abesti emonaldia eskainiko dute plazan. Ikuskizuna bukatzean, bestalde, musika jarriko duen DJ bat izango da.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Aisia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Ardoa dastatzen ikasi dute natxituarrek

2010/11/15
Nork
Ardoa dastatzen ikasi dute natxituarrek

Ardo dastaketa ikastaroa eman zien zapatuan Mikel Garaizabalek natxituarrei. Haren azalpenei adi egon ziren Bolatokian ikastaroa hartu zuten hogei lagun inguruk, eta hark jarritako ariketak ere egin zituzten.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Ea | Ez dago iruzkinik »

Ardo dastaketa ikastaroa eta zientzia emanaldia izango dira Natxitun

2010/11/12
Nork

Natxituko (Ea) bolatokian, heldu eta umeentzako jarduerak izango dira bihar. Goizean, Ardo dastaketa ikastaroa izango da eta arratsaldean, aldiz, umeentzako zientzia emanaldia izango da. Ardo dastaketan parte-hartzeko, izena aurretiaz eman behar zen, baina zientzia emanaldian nahi duenak parte hartu dezake. Zientzia emanaldia 18:00etan Zientzia emanaldia, 18:00etan hasiko da eta parte-hartzaileek esperimentuak egiteko aukera izango dute. “Magia magnetikoarekin eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Ea, Gizartea, Herriak | Ez dago iruzkinik »

San Martinak ospatuko dituzte Kortezubin

2010/11/12
Nork

Bihar goiz guztian zehar, Kortezubiko herritarrek San Martin eguna ospatuko dute. San Martin egunari dagokion modura, txerria izango da protagonista nagusia. Jakinarazi dutenez, goizean zehar, “txerri oso bat” erreko dute herriko plazan, eta ostean “herri bazkarian” jango dute txerri hori. Horrez gain herriko emakumeek prestatutako odolosteak, zein porrusalda dastatzeko aukera izango dute gerturatzen direnak. Udaletik [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Herriak, Kortezubi | Ez dago iruzkinik »

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 22 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 22 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 22 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 23 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]


Azken Eztabaidak