Kalitatearen Goreneko Ziurtagiria lortu du Egoinek

2012/02/02
Ea
Nork

Eako Egoin enpresak Zur industrien Ikerkuntzarako Elkarteak eta Kataluniako Eraikuntzaren Teknologia Industriak emoten duten ziurtagiria lortu du. Hain zuzen, bost zigilu eskuratu ditu zurgintzan lan egiten duen enpresa horrek. Enpresako arduradun komertziala den Unai Gorroñok zigilu horiek hartzeak merkatu zabalago baterako ateak irekiko dizkietela esan du, eta pozik agertu da lortutakoagaz. Besteak beste, eraikuntza publikoa [...]

Irakurri gehiago

46 korrikalari II.Herri-Krossean

46 korrikalari II.Herri-Krossean

Montorre eskolako guraso elkarteak antolatuta, II. Herri Krossa egin zuten domekan, Gautegiz Arteagan. 46 parte hartzaile izan dira aurten, lehenengo herri krossean baino gehiago, eta antolatzaileak pozik agertu dira.

Irakurri gehiago

Ibarrangeluko bertso afarira joateko txartelak salgai jarri dituzte

Urtero legez, Ibarrangeluko Kultur Etxeak bertso afaria antolatu du, eta txartelak salgai jarri dituzte dagoeneko. Jakinarazi dutenez, izena emoteko epea otsailaren 25ean zarratuko dute, eta horrenbestez, afarira joateko txartela lehenbailehen erostea gomendatu dute. Eleizalde auzoko kultur etxean, edota Arbolizeko txokoan emon dezakete izena interesatuek. Afaria Arbolizko txokoan egingo dute martxoaren 3an, eta  21:30ean hasiko dira [...]

Irakurri gehiago

Zapatuan mendi irteera egingo dute Kortezubitarrek

Kortezubiko Gure Arbasoen Herria Kultur Taldeak mendi irteera antolatu du. Jakinarazi dutenez, Aizkorrira (Gipuzkoa) joango dira zapatuan, eta izena emoteko epea zabalik dago barikura arte. Izena emoteko, Kortezubiko udaletxera, edo 619.799.256 telefono zenbakira deitu behar dute interesatuek. Autobusa 08:00etan urtengo da Kortezubiko udaletxe ondoko aparkalekutik. Mendizaleak Arantzazuraino (Gipuzkoa) joango dira autobusez, eta ostean, Urbiara igoko [...]

Irakurri gehiago

Udalaren aurrekontu proposamena aurkezten dabiltza Ean egunotan

Eako Udala, udal aurrekontuen poposamena aurkezten dabil herritarren artean. Iragan domekan, Bedaroan lehenengo aurkezpena egin ostean, bihar eta etzi egingo dituzte hurrengo bi batzarrak. Etzi, Natxituko Bolatokian jarri dute hitzordua, eta barikuan, udaletxeko bilera gelan. Bi batzarrak 19:00etan hasiko dira, eta udal gobernuko zenbait kidek parte hartuko dute, tartean herriko alkateak. Udaletik azaldu dutenez, helburuak [...]

Irakurri gehiago

Santimamiñe haitzuloaren kudeaketa sarituko dute gaur

BizkaiKOA Bizkaiko Foru Aldundiaren museoen erakunde kudeatzaileak diploma bat jasoko du gaur, turismoaren kalitatearekin duen konpromisoarengatik eta Santimamiñe haitzuloaren kudeaketan eginiko praktika onengatik. Pilar Zorrilla Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen eskutik jasoko du diploma Asier Madarieta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari eta BizkaiKOA erakundeko kudeatzaileak. Balenciaga Museoan egingo den gala batean hartuko du diploma BizkaiKOAk, [...]

Irakurri gehiago

Txomin Aranak Euskadiko txapeldun izateko aukera oso ona du

Motokros zaleek aukera paregabea izango dute domekan. Izan be, motokros lasterketak lehiatuko dira Ereñoko Gabika auzoan, Gernika Off Road taldeak antolatuta. Domekakoa Euskadiko Txapelketako azkenengo proba puntuagarria izango da, eta ezustekorik gertatzen ez bada, MX-Elite mailako txapela eskualdean geratuko da. Txomin Arana ereñotarrak 169 puntu eskuratu ditu dagoeneko, eta 35 puntura dauka bigarren sailkatua. Ereñoko [...]

Irakurri gehiago
Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du InterRedek jolas kooperatiboei buruzko tailerra egingo du asteburuan gunean   duela 17 minutu · Ikusi

    Hezkuntza eta generoa lantzen dituen InteRed Gobernuz Kanpoko Erakundeak Inklusioa eta jolas kooperatiboak tailerra antolatu du astebururako. Erakundeak Bengoetxea kalean duen egoitzan egingo dute ekimena, eta honen dinamizatzailea, Pascal Deru aditu belgikarra izango da. Saioak larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitartean; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte. Lantegia hezitzaile, animatzaile eta jolas kooperatiboak interesatzen zaizkion eta jolasteko


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalean ibiltzea ez zaie erraza egiten gunean   duela 18 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtero bezala, ikasleek elbarrien errealitatearen kontzientzia har dezaten, lehiaketa antolatu du ONCEk. San Patricio ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean, euren auzoetako irisgarritasun arazoak aztertuz. ONCEk eta bere Fundazioak 28. eskola lehiaketa antolatu dute. Zure auzoa irisgarriago egin ezazu lelopean, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako nahiz Hezkuntza Bereziko ikasleek euren inguruan dauden guneak aztertu behar [...]


  • Xabier Etxabe-(e)k beste sarrera bat idatzi du Neguko Aterpeko zerbitzua urte osoan eskaintzea aztertzen ari da udal gobernua gunean   duela 20 minutu · Ikusi

    Loiolako Erriberan ongizate zentro bat zabaldu eta Zuhaiztiko kiroldegian dagoena handitu nahi dute  Erakundeek gizartean ahulenak direnen ondoan egon behar dutela eta Ongizate Sailak krisiaren ondorioak pairatzen dituztenen beharrei erantzun behar diela nabarmendu du Jon Albizu Ongizate zinegotziak. Hori dela eta, aurten eta ondorengo urteetan orain arte eskaini diren zerbitzuak mantentzea izango dute helburu. Behar [...]


  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du La Oreja de Van Goghek 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren izena zabaltzeagatik gunean   duela 21 minutu · Ikusi

    Donostiako musika taldeak hitzarmen bat sinatu berri du Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin La Oreja de Van Gogh musika talde donostiarrak 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren sustapena egiteagatik. Izan ere, musika taldeak Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin hitzarmen bat sinatu berri du, taldeak Euskal Autonomi Erkidegoaren publizitatea egin dezan. Hala, taldeak Euskadiren izena zabaldu beharko du, bere disko [...]


  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du Musikeneko orkestra sinfonikoak elkartasun kontzertua emango du gunean   duela 22 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaAiete ikasle egoitzak antolatutako emanaldia Viktoria Eugenian Antzokian izango da, otsailaren 26an  Viktoria Eugenia antzokia Musikeneko ikasleen elkartasun kontzertuaren lekuko izango da hirugarren urtez. Izan ere, Aiete Ikastetxe Nagusiak bultzatuta, aurten ere, Zabalketa Gobernuz Kanpoko Erakundearentzat bideratutako ekimena egingo dute. Hala, otsailaren 26ko emanaldian, Musikeneko orkestra sinfonikoa izango da protagonista, eta familia guztiarentzako egokia izango [...]


Azken Eztabaidak